SEHASKA HUSTEA 2011
2011-ean 60 erakusle bildu ondoan eta Sehaska hustearen arrakasta ikusirik, Miarritzeko Ikastolak ekimena berritzen du aurten ere, 2011eko urriaren 16an igandearekin, Miarritzeko ikastolaren egoitzan, 11-a Forêt etorbidea .
Publikoa paradaz baliatzen ahalko da jantziak, haur materiala edo eguberriko opariak prezio apalean negoziatzeko.
Haurrak puzgarrietan jostatzen ahalko dira, ipuinak entzuten ahalko ditzute edo sinpleki ikastolako pentzean jostatu. Laz bezala, ikastolako gurasoek bixkotxak, taloak eta edari hotz eta beroak eskainiko dituzte publikoari egun guzian.
Erakusleek goizeko 7.30tan ezartzen ahalko dituzte beren mahainak, ikastolak eskaini kafea edan ondoan.
Giro eta afera onak segurtatuak !
- 4 € metro linearioa
- 2 € mahaina
- Fichiers :
INSCRIPTION_VIDEPOUSSETTE_2011_VIDE.pdf (117 KB)
