NOR GARA?
Burasoek kudeatzen duten elkarte eskola bat da ikastola.
Buraso bakoitzak elkarte bizian osoki parte har dezaka. Lantalde ezberdinetan parte hartuz edo / ta bilkura eta biltzar nagusietara jinez.
Elkarte guzietan bezala, Bulegoa urtero hautatzen da. Lehen hiruilean, Biltzar Nagusi bat iragaiten da. Buraso guziak deituak dira horretan parte hartzera eta orduan hautatzen da Bulegoa, burasoen kandidaturen arabera. Bulegokideek, ondotik, beren lehendakaria hautatzen dute.
Bilkura eta Biltzar Nagusietan parte hartzea:
Ikastolaren informazio eta eztabaida gunea dira. Ikastolaren ibilmoldeari buruzko erabaki eta hautuak bilkura horietan finkatzen dira. Beraz, hobe da familia guziek parte har dezaten.
· Ordezkariak : Ikastola ordezkatzen dute Seaskako Ikastolen Kontseiluan. Hau urtean bietan biltzen da (Ikus SEASKAri dagokion kapitulua).